Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egitaraua

Ahozko Inprobisazioa Munduan (2003)

Jardunaldietako aktak

Eguna: 2003-11-03

Jardun akademikoa . Ordutegia: 9:30 - 14:00. Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)
Gaia: AHOZKOTASUNAREN PANORAMIKA
Ahozko inprobisazioa ahozkotasunaren agerkarietako bat baino ez da. Gure aztergaia mugatzea, alboan zer beste agerkari eta genero dituen, zertan den gure aztergaia gainerakoen antzeko, zertan desberdin… hori guztia litzateke lehen aztergai-multzo honen helburua. Horrekin batera, ahozkotasuna bere osoan ulertzeko marko teorikoa zertan den ere kontsideratuko da hemen.

Jaialdia. Ordua: 19:30. Lekua: Lugaritz Kulturetxea (Donostia)

 

Eguna: 2003-11-04

Jardun akademikoa . Ordutegia: 9:30 - 14:00. Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)
Gaia: PERFORMANZEA: AHOZKOTASUNAREN ANTROPOLOGIA
Ahozko inprobisazioa une eta gune jakin batzuetan (une-gune jakin batean) sortu eta jendeganatzen da. Testuak ere sortzen ditu, baina testua bezain garrantzitsuak dira sorkuntza gauzatzen deneko une-guneari dagozkion ezaugarriak. Inprobisatuak ez diren ahozko beste generoetan ere hala da hori, baina ez jarduna inprobisatua denean bezainbesteko graduan. Performanzea da adituek, hainbat iker alorretatik, ahozko sorkuntzaren alderdi ez testualok aztertzeko erabiltzen duten kontzeptua, eta hori da, orobat, ekitaldi honetan aztergai nagusi: performanzea oro har, eta performanze inprobisatuaren ezaugarriak bereziki.

Jaialdia. Ordua: 19:30. Lekua: Lugaritz Kulturetxea (Donostia)

 

Eguna: 2003-11-05

Jardun akademikoa. Ordutegia: 9:30 - 14:00. Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)
Gaia: INPROBISAZIO KANTATUAREN BARNE DINAMIKA. Inprobisatu, hainbat alorretan inprobisatzen da, ez bakarrik ahozkotasunean: musikan, dantzan, antzerkian… Bestalde, ahozko inprobisazioan graduak daude, ez da beti pieza osoa bat-batean sortzen. Azken inprobisazio hori dugunez aztergai, ahozko inprobisadorearen estrategiak aztertuko ditugu ekitaldi honetan: bat-bateko sorkuntzak zer baliabide eta zer muga dituen, zer gogo-prozesu jartzen dituen abian, nola kudeatzen den inprobisazioa. Inprobisatzeko gaitasunak gure gizartean duen garrantzia ere kontsideratuko da hemen.

Jaialdia . Ordua: 19:30. Lekua: Lugaritz Kulturetxea (Donostia)

 

Eguna: 2003-11-06

Jardun akademikoa . Ordutegia: 9:30 - 14:00. Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)
Gaia: ESPERIENTZIA ZEHATZEN AURKEZPENAK
Ekitaldi hau, mundu zabaleko ahozko esperientzia inprobisatuak aurkeztera eskainia da. Dela esperientzia ezezagunen berri ematea, dela ezagunxeagoen ezagutza sakontzea, horrelako fenomenoak aurkeztu, katalogatu eta aztertzeko estandarizazioa bilatzen da hemen. Hots, berri emateak, den mailakoa delarik ere, hainbat alderdiren berri zehatza eman behar du ezinbestean: sortzen dituen testuen maila, garatzen den inguruan duen errelebantzia soziala, haren inguruan eratzen den gizarte mugimendua, eta abar.

Jaialdia. Ordua: 19:30. Lekua: Lugaritz Kulturetxea (Donostia)

 

Eguna: 2003-11-07

Jardun akademikoa. Ordutegia: 9:30 - 14:00 . Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)
Gaia: AHOZKO INPROBISAZIOAREN GEROA
Aurreko ekitaldi guztietan ere begiratuko zaio noski etorkizunari, baina azken honetan ahozko inprobisazioak etorkizunean izango dituen arriskuak eta aukerak aurrikustea izango da helburu nagusia. Ahozko inprobisazioak hedabide berrietan behar lituzkeen lekua eta egitekoak, ahozko inprobisazioa sustatzeko ekimenak, ahozko inprobisazioak hezkuntza sisteman zer eskain dezakeen, mundu mailako errealitateen elkar-ezagutza eta koordinazioa nola bermatu, eta abar. Teoriaren ikuspegitik, azkenik, hainbat iker alorretatik egiten diren ekarpen solteak integra litzakeen marko teoriko bat eratzeko lehen urratsak egin nahi genituzke, inola ahal balitz.

Jaialdia. Ordua: 19:30. Lekua: Lugaritz Kulturetxea (Donostia)

 

Eguna: 2003-11-08   

Inprobisadoreen kantu-jaialdia Ordua: 17:30. Lekua: Euskalduna Jauregia (Bilbo)
 

  • XABIER AMURIZA   eta   talde gonbidatu baten agurra
  • REGGAE SOUND SYSTEM
    • Afrikan Simba                                     inprobisadorea
    • Kurando Dj-a                                      musiko laguntzailea
  • GEORGIA
    • Rati Amaglobeli                                         inprobisadorea
    • Gogi Dzodzuashvili                                    Inprobisadorea eta musiko laguntzailea
       
  • ARGENTINA
    • Marta Suint                                                  inprobisadorea
    • Roderico Ibarguengoitia                          inprobisadorea
  • PORTUGAL
    • Armando Rodriguez “Marinho”                 inprobisadorea
    • Adilia Bastos                                                inprobisadorea
    • Fernando Freitas                                         musiko laguntzailea
  • KUBA
    • Alexis Díaz Pimienta                                  inprobisadorea
    • Yeray Rodríguez                                          inprobisadorea
    • Fernando Murga                                         musiko laguntzailea
  • MENORKA
    • Miquel Ametller                                        inprobisadorea
    • Pilar Pons                                                 inprobisadorea
    • Carlos Mangado                                       musiko laguntzailea
  • SARDINIA
    • Paolo Zedda                                   inprobisadorea
    • Manuele Saba                                 inprobisadorea
    • Antonio Pani                                   inprobisadorea
    • Pierpaolo Pilleri                                musikoa eta ahotsa
    • Aldo Pitirra                                     musikoa eta ahotsa
    • Andrea Pisu                                    launedda jolea
  • EUSKAL HERRIA
    • Andoni Egaña                                           bertsolaria
    • Igor Elortza                                               bertsolaria
  • MEXIKO
    • Guillermo Velázquez                          inprobisadorea
    • María Isabel Flores                           kantua eta dantza
    • Mario González                                musiko laguntzailea
    • José Inés Suárez                            musiko laguntzailea
    • Javier Rodríguez                              musiko laguntzailea