Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kulturartea

Munduko Kantu Inprobisatua

Kantu inprobisatua, munduko kultura guztietan eman da. Euskarak bertsolaritza mantendu, modernizatu eta munduko plazara ateratzeko aukera izan du.

Mintzolak, Kulturartea atalaren bidez, bertsolaritza mundu mailan ezagutarazi eta Euskal Herrian munduko beste kantu inprobisatuen berri ematea du helburu, kantu inprobisatuen arteko elkartrukea sustatu eta euskara munduko plazara ateraz. Horretarako nazioarteko topaketak antolatzen ditu eta, era berean, nazioartean besteek antolatutakoetan ere parte hartzen du. Harreman sare horiek bide ematen dute Kulturartea Mapa garatzeko, nazioarteko kantu inprobisatuen argazkia eskaintzen duen datu-basea.

Ahozko Kantu Inprobisatua