mintzola.eus

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Repentismo

  • Hizkuntza: Espainiera
  • Lurraldea: Kanariak
  • Inprobisatzailea: Verseador
  • Deskribapena: Gaztelaniaz inprobisatzen da, eta Kanariar uharte guztietan zehar hedatzen da, lekuaren arabera aldatzen bada ere. Hierro uhartean ditxo gisako bertsoak inprobisatzen dira medaren laguntzaz, baina ezagunak dira ere loak edo lobak, cuartetatan kantatzen direnak. Kanaria Handia, Fuerteventura eta Lanzaroten koplak kantatzen dituzte eta Palman “pique” deitutako ahozko lehiak antolatzen dituzte. Versador, versiador edo verseador deitzen zaie inguru honetako repentismoa lantzen dutenei eta Kubako inprobisazioaren ezaugarri asko ditu: esaterako, inprobisatzeari “punto cubano” ere deitzen zaio eta decimak inprobisatzen dituzte laute eta gitarraren laguntzaz. Ohiko kontua da Kuba eta Kanariar uharteen arteko inprobisatzaileen elkartrukeak gauzatzea.
  • Interneteko bideoak: https://www.youtube.com/results?search_query=decima+decimistas+canarias
  • Fitxa osoa, Kulturartea Mapan