mintzola.eus

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskerrak

Mintzola Ahozko Lantegiak eskerrak luzatu nahi dizkie egitasmo hau aurrera ateratzeko bide lagun izan dituen  guztiei.

  • Mintzola Fundazioko patronatu kideei, ahozko lantegia errealitate bihurtzen laguntzeagatik: Gipuzkoako Foru Aldundiari, Kutxa Fundazioari, Euskal Herriko Unibertsitateari zein Villabonako Udalari.
  • Bertsozale Elkarteko bazkideoi, zuen ekarpenik gabe proiektu hau gauzatzea ezinezkoa litzatekeelako.
  • Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuari, proiektuan sinetsi eta aurrera ateratzeko egindako apustuarengatik.
  • EHUko Uda Ikastaroei, uztailean gauzatuko diren saio akademikoen antolakuntzarako ezinbesteko markoa eskaintzeagatik.
  • Tokiko antolatzaileoi, zuon proiektuetan eta herrietan leku bat egiteagatik: Fundación Cerezales Antonino y Cinia, Fundación Sierra Pambley, Cor de Carxofa, Loraldia, Hernaniko Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea, Iruñeko udala, Markina-Xemeingo Udala, Euskal Kultur Erakundea eta Arabako Foru Aldundia.
  • Lekuan lekuko bertso-eskolei zein antolakuntzan buru belarri ari zareten borondatezko kide guztioi.
  • Bixente Martinezi,  Igelaren Banda taldeari eta Elkar argitaletxeari, egitasmoaren zabalkunderako Igelaren Bandaren lehenengo diskoko Ezpataren ziztadak kantua adeitsuki uzteagatik.
  • Eta nola ez, antolatutako bat-bateko eta akademiako saioetan parte hartuz bidelagun izango zaituztegun sortzaile, ikertzaile, aurkezle eta itzultzaile guztioi.

Eskerrik asko.