mintzola.eus

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Informazioa

Mintzola Ahozko Lantegiak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean prestaturiko egitasmoa da Europa bat-batean. Hiru sasoitan burutuko dira bere baitan aurreikusitako ekitaldiak: 2015eko udazkenean, 2016ko udaberrian eta urte bereko udan.

Munduan zehar, batez ere Europan, dauden hainbat kantu inprobisatu ezagutzea eta ezagutaraztea da Europa bat-batean egitasmoaren helburu nagusia. Hala, kantu inprobisatu ezberdinen arteko harreman egonkor zein berriak finkatu eta sorkuntza eta ikerketa gune berriak eratuko ditugu.

Hiru geltoki ditu egitasmoak 2015eko udazkenean hasi eta 2016ko udara arte:

  • Udazkeneko jardunaldiak: 2015eko udazkenean egin dira: irailaren 25ean eta 26an Leonen, eta azaroaren 6an eta 7an Bartzelonan.
  • Udaberriko saioak: 2016ko udaberrian egin dira, Euskal Herrian barrena: apirilaren 16tik 23ra izan dira saioak Bilbon, Hernanin, Donostian, Iruñean, Markina-Xemeinen, Uztaritzen eta Aramaion.
  • Topaketa: 2016ko udan egingo da, Donostian: uztailaren 11tik 15era goizez jardunaldi akademikoak izango dira Miramar Jauregian eta saioak arratsaldez Donostiako hainbat lekutan. Uztailaren 16an Kursaalen ospatuko den ikuskizunarekin biribilduko da topaketa.