mintzola.eus

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2016ko uda: Jardunaldi akademikoak

Mundu guztiko aditu entzutetsuek hartuko dute parte uztaileko jardunaldi akademikoetan. Jada izena emateko epea zabalik da!

 2016ko udako topaketako jardunaldi akademikoak

Topaketako saio akademikoei eta emanaldiei buruzko informazioa pdf formatuan eskuragarri duzue hemen.

Jardunaldi akademikoak Mintzola Ahozko Lantegiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta UPV/EHU Uda Ikastaroek elkarlanean antolatu dituzte.

Amaitu da izena emateko epea

Nori zuzendua

Gai aldetik duen aniztasuna ikusirik, hartzaile mota zabalari zuzendutako jardunaldiak dira: kantu inprobisatuari buruzko interesa duten zale, sortzaile eta adituentzat ez ezik, belaunaldiz belaunaldiko transmisioan lanean ari diren irakasleentzat, genero perspektibari buruz interesa duen ororentzat eta hizkuntza gutxituen inguruan kezka duten guztientzat oso jardunaldi aberasgarriak izango dira. Parte hartu nahi dutenei erraztasunak emate aldera, bost eguneko matrikula edo, nahi izanez gero, egunez egunekoa egin ahal izango da.

Itzulpen zerbitzua eskainiko da hizlarien jarduna jarraitu ahal izateko.

Izen ematea

Izen ematea zabalik da jada. Jardunaldiotan parte hartzeko izen ematea uztailaren 6ra arte egongo da zabalik UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean (www.uik.eus atarian). Egun guztietan parte hartu nahi duten interesdunek 80 euroan izango dute matrikula eta egun bakarrera edo batzuetara joan nahi dutenek, 25 euroan eguneko.