Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2016

Antzerkia, bertsoa, kantugintza eta literatura landuko dituzte gazteek Zestoako Sastarrain baserri eskolan.

Abenduaren 26tik 30era, Zestoako Sastarrain baserri eskolan izango da 2016ko Ahots Baten sormen egonaldia.

Aurten ere 15-20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu egonaldiak, urtean zehar antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura lantzen dutenak. Hala, elkarren artean harreman sarea osatzeaz gain, adierazpide ezberdinekin esperimentatzeko aukera izango dute. Gehienez, 40 gaztek osatuko dute taldea.

Bost eguneko egonaldian begirale talde bizi-bizi baten eskutik - Esti AlberdiItxaso PaiaEneko ArrateAne Labaka eta Eñaut Asurabarrena -, egunero adierazpide bat lantzeko aukera izango da: antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura. Gainera, egun bakoitzean sortzaile ezagun batek bisita egingo die, dinamikak egin eta gaubela eskaintzera. Aurten Lekore literatura aldizkaria sustatzen duten ITU bandakoak izango dira lehen egunean; hurrengoan, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" antzezlea; segidan, Anari kantaria; eta azken egunean, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak izango dira egonaldian.

Sorkuntzan zabiltzaten gazteei ari gara zabaltzen aukera, eta izen ematea zabalik dago. Taldea osatzeko kontuan hartuko dugu izen-emate ordena, eta alorren arteko oreka. Beraz, animatzen bazara, mugi eta eman zure izena behean adierazitako bideak jarraituz.

Ea bertan elkartzeko aukerarik dugun! 

Ikusi duzu iaz egindako sormen egonaldia? sar zaitez hemen!

2015-12-27 Ahots Baten_antzerkia     2015 Ahots Baten_bideoa

Labur-labur: