Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015

Ipuingintza, antzerkigintza, kantagintza eta bertsogintza landu zituzten gazteek Zestoako Sastarrain baserri eskolan.
2016-01-11 AhotsBaten_parte-hartzaileak

 

[ARGAZKIAK IKUSI]

Abenduaren 26tik 30era, Zestoako Sastarrain baserri eskolan egindako egonaldian, begirale talde bizi (Esti Alberdi, Itxaso Paia, Eneko Arrate, Ane Labaka eta Eñaut Asurabarrena) baten eskutik adierazpide bat landu zuten gazteek egunero: ipuina, antzerkia, kantua eta bertsoa. Gainera, egun bakoitzean alor horretako sortzaile ezagun bat etorri zitzaien bisitan, gazteekin dinamikak egin eta gaubela eder bat eskaintzera.

Egonaldian parte hartzeko aukera luzatu zaie antzerki eskoletako, bertso-eskoletako, kantu eskoletako gazteei, baita Urruzuno Literatur Sariketako irabazleei eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalistei ere. Guztira, Euskal Herriko 15-20 urte bitarteko 30 bat gaztek hartu dute parte.

Egitaraua:

Abenduak 26, larunbata. Ipuingintza. Gonbidatua: Beatriz Egizabal

Abenduak 27, igandea. Antzerkigintza. Gonbidatua: Eñaut Gantxegi

Abenduak 28, astelehena. Kantagintza. Gonbidatua: Mikel Markez

Abenduak 29, asteartea. Bertsolaritza. Gonbidatuak: Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Xabier Lizaso (pianoaz).