Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015

Ahoa Bete Hots Jardunaldiak (6. 2015. Amasa-Villabona)

Emozioak eta umorea ahozkotasunean

Umorea da omen, bertsozaleen %60k bertsolariengan gehien estimatzen duten ezaugarria. Halaxe dio 2006ko bertsozaletasunaren ikerketa soziologikoaren emaitzak. Antzerki, kantu zein ipuin kontakizunean umoreak hartzen duen lekua ez da txikia. Ahozko generoek poza ez ezik eragiten dituzte beste hiru emozioak ere: haserrea, tristura eta beldurra. Horiek ahozko generoetan nola gertatzen, eragiten edo lantzen diren ikusiko dugu aurtengo jardunaldietan.

Badaude irriari bidea errazten dioten bertsolari txapelketak. Edo sortzen diren komikiz edo bertsoez osatutako emanaldi barregarriak. Edo memoria kolektiboan diren kantuen aldaera umoretsuak proposatzen dira. Antzerkian zein kontakizunean berariaz lantzen dira umorea zein emozioen adierazpena. Jokalariek eragin ez ezik haiek beraiek ere bizitzen dituzte hunkidurak; atxiki egin behar ordea. Edo ez?