Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ahozko Elkargunea

Euskarazko Ahozko Kultur Sorkuntzen Elkargunea

Euskal kulturgintza funtsezkoa da euskara bezalako hizkuntza minorizatu batean bizitzeko bizinahia birsortzeko eta hizkuntza komunitatearen iruditeria eta ametsa elikatzeko. Birsortze horretan ahozko sorkuntzan ari diren genero biziak ezinbesteko jardunak dira.

Elkargunea

Elkarguneak ahozko genero bizi guztien topaketa eta elkar-ezagutza bultzatzeko laborategi bat  izan nahi du euskararen ahozko kulturgintzaren artikulazioan laguntzeko.

Elkargunean mugimendu bakoitzaren ibilbidea eta esperientzia partekatuko da, elkarrengandik ikasteko xedez. Horrezaz gain, pizgarri izan nahi du auzolanean proiektu berriak diseinatzeko. Modu horretan Elkarguneak mugimendu bakoitzaren eta komunaren garapena eragin nahi du.