Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017/06/06

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista behar du

Bertsozale Elkarteak egin du deialdia eta bere atarian daude xehetasunak. Interesa duenak ekainaren 25erako (egun hau barne) bideratu beharko ditu bere Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna xenpelar@bertsozale.eus helbidera idatzita.

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista kontratatzeko lan deialdia jarri berri du martxan. Kontratu mugagabea da eskaintzen dena, hiru hilabeteko frogaldiarekin; 2017ko irailaren 1etik aurrera, Villabonako egoitzan goiz eta arratsaldez lan egiteko litzateke.

Bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazioan ariko litzateke Xenpelar Dokumentazio Zentroko lan-taldearen baitan, dokumentazio zerbitzuaren haritik arreta publikoa ere eskainiz.

Interesa duenak Curriculum Vitae eta motibazio gutuna bidali behar ditu Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.eus), 2017ko ekainaren 25erako (ekainak 25a barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu (+34) 943 69 24 77 telefonora.

Lanaren deskribapen zehatza, ezinbesteko baldintzak eta informazio gehiago Bertsozale Elkartearen atarian argitaratutako deialdian topa ditzakezu.