Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017/03/02

"Mundu bat ahoz aho" dokumentala, Amasa-Villabonan

Hitzordua datorren ostegunean, hilaren 9an izango da, Mintzola Ahozko Lantegiak egoitza duen Subijana etxean. Sarrera doakoa da.

Durangoko Azokan lehen aldiz proiektatutako Mundu bat ahoz aho dokumentala eskainiko da datorren ostegunean, martxoaren 9an, Amasa-Villabonako Subijana Etxean. 19:00etan izango da hitzordua, eta Beñat Gaztelumendi ikus-entzunezkoaren zuzendariak berak aurkeztuko du dokumentala. Dohainik ikusi ahal izango da.

Kartela 2017ko martxoaren 9ko proiekziorako Villabonan

Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean, eta Mundu bat ahoz aho dokumentalak horiek ikus-entzunezko berean batzeko ariketa egin du. Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lanku Kultur Zerbitzuek ekoitzia, kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu dokumentalak: besteak beste, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu. Horretarako, zazpi herrialdetako sortzaileen ahotsetan barrena bidaiatuko dugu: Euskal Herriko Maialen Lujanbio, Karen Owen galestarra, Herrialde Katalanetatik Mireia Mena, Kubako Yunet López, Zinar Ala kurdua, Mexikoko Las Alondras hirukoa - Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón, Rebeca Limón - eta Sardiniako Simone Monni. Gainera, Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán eta Ruth Finneganen lekukotasunak ere jaso dira.

DVDa eskuragai dago Lanku Kultur Zerbitzuen webgunean. Bestalde, zuen herrian proiekzioa antolatzeko asmoa izanez gero, jarri harremanetan helbide honetara idatzita:

Mintzola Ahozko Lantegiak, Amasa-Villabonako Udalak eta Lanku Kultur Zerbitzuek antolatu dute emanaldia, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan.