Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017/05/26

Matrikula murriztuarekin izena emateko epea, amaitzear

Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako "Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastarorako matrikula merkeagoa da maiatzaren 31ra arte.

Abuztuaren 24an eta 25ean Donostiako Miramar Jauregian eskainiko da Bertsolarien kantaera eta sormena eskola, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta eta UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan.

Gerora ere izen-emateak zabalik jarraituko duen arren, maiatzaren 31ra bitarte matrikula merkeagoa izango da: %15eko deskontua lor daiteke. Matrikula www.uik.eus atarian bideratu ahal izango da.

MATRIKULA ZAITEZ ORAIN!

Bertsozale Elkartearen eskaintza berezia

Bertsozale Elkarteak, gainera, ikastaroan izena emateko eskaintza berezia eskaini die bere bazkideei: matrikula prezio erdian egin ahal izango dute, hau da, 35 eurotan. Horretarako elkarteko bazkideek maiatzaren 30a baino lehen idatzi beharko dute helbidera eta jarraian beherapenaz baliatzeko eman beharreko pausoak azalduko zaizkie.

Bi egun, hiruna hizlari

Bertsolarien kantaeraz ariko dira lehen egunean Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio, eta bigarren egunean bertsolarien sormena izango da ardatz, Eñaut AgirreOihana Iguaran eta Jon Martin gidari direla. Hizlari horietako zenbait bertsolaritzaren inguruko doktore-tesiak gauzatzen ari dira, UPV/EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzei, Mikel Laboa Katedrari eta Mintzola Ahozko Lantegiari esker.

Bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak. 

Ikusi egitarau osoa, hemen

Erlazionatutako elementuak
UPV/EHU Uda Ikastaroak