Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2016/06/13

Maratón de los Cuentos egitasmoan hartuko du parte Mintzolak

Ekainaren 17tik 19ra arte izango da etenik gabeko jarduna Guadalajaran. Bertsolaritzaren inguruko bi tailer eta emanaldia eskainiko dira.

Guadalajaran egiten den Maratón de los Cuentos egitasmoan izango da Mintzola Ahozko Lantegia asteburu honetan. Ipuin eta ahozkotasunari loturiko maratoia ostiralean hasi eta igandera artekoa izango da, eta han parte hartuko dute Andoni Egaña bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako kideak.

Larunbatean, 20:00etan, Improvisaciones izeneko ikuskizuna eskainiko dute Andoni Egañak eta Alexis Díaz Pimienta inprobisatzaile kubatarrak; Karlos Aizpuruak egingo ditu itzulpen lanak. Bertsolaritza eta repentismoaren erakustaldia egingo dute. 

Gainera, Improvisar en bertso bertsolaritzari loturiko tailerra eskainiko du Egañak: lehena, ostiralean 18:00etatik 21:00etara eta bigarrena, igandean 10:30etik 13:30era.

1992tik gauzatzen da Maratón de los Cuentos delakoa Guadalajaran, eta ipuingintzaren eta ahozkotasunaren alorrean errotuta dagoen eta ezaguna den ekimena da. Aurtengo egitarauaren inguruko informazioa, hemen.