Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lehenetsitako iker-lerroak

Bertsolaritzaren ikerketak gaurko gizartearen beharretara egokitutakoak dira eta 2012 urtean zehar Bertsozale Elkarteak bultzatutako Ikerketa-Ekintza Parte Hartzailearen bidez (IEPH) egindako Bertsolaritzaren Ikerketa Plan Estrategikoan datza. Prozesu parte hartzaile honen bidez batetik, 2013-2017 bitartean lehenetsitako eta garrantzitsutzat jotako ikerketez gain, beste hainbat ikerketa eta egitasmo egiteko proposamen-katalogoa osatu da.

Bertsozaleek lehenetsitako ikergaien ikerketa eragingo du Mintzolak, bere kabuz edo ikerkuntza-erakunde ezberdinen azpiegitura eta baliabideen bidez. Hauek dira Euskal Herri osoko eta orotariko bertsozaleek lehenetsitako ikergaiak:

Bertsozaletasuna - Gizartea:

1 - Bertsozaletzeko arrazoiak eta mekanismoak ikertu. Adin desberdinetan eta tokian tokiko ezaugarri soziolinguistikoak kontutan hartuz [A1]

2 - Historian zehar izan diren bertsolaritza geroratzeko estrategien ikerketa [A2 eta J5]

Saioen antolaketa - Sustapen estrategiak:

3 - Tokian tokiko plazen bilakaeraren eta ezaugarrien azterketa, diakronian zein sinkronian [B1]

Txapelketak:

4 - Bertsolari txapelketaren (EHko eta herrialdeetakoak) eta haren orotariko ondorioen azterketa egin [D1]

5 - Lehiakortasun apaleko txapelketa ereduak aztertu eta haien orotariko ondorioen azterketa egin [D2]

6 - Lehiakortasun apaleko eta ohiko txapelketa ereduen arteko erkaketa [D2]

Transmisioa:

7 - Herrialdeko Bertsozale Elkartearen eskutik hezkuntza arautuan, bertso eskoletan eta jarduera osagarrietan egiten den lanaren, metodologien eta emaitzen azterketa [F1]

8 - Bertsolaritzaren transmisio modu guztien azterketa: transmisio formala (hezkuntza arautua), ez formala (bertso-eskolak) eta informala (aisialdia) [F2]

9 - Bertsolaritzaren transmisioak hezkuntzaren zein gizartearen esparru ezberdinetan egin dezakeen onura eta ekarpena aztertu [F3]

Bertso-eskolak. Sarea eta harremanak:

10 - (Herrialdeko) Bertsozale Elkartearen eta bertso eskolen arteko harremanen azterketa [G3]

Bertsozale Elkartearen funtzionamendua:

11 - Bertsozale Elkarteko (Euskal Herria eta herrialdeak) funtzionamenduaren eta finantziazio bideen diagnosia egin. [J5 eta J6]