Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerkuntza plana

Bertsolaritzaren Ikerkuntza Plana

Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza sailak Bertsolaritzaren Ikerkuntzaren Plan Estrategikoa definitu du. Plan hau da Mintzolako Bertsolaritzaren Ikertegiaren oinarria.

Plan estrategiko hori garatzeko orduan, kultura mailako herri-eragile baten izaerari lotuago dagoen Ikerketa-Ekintza Parte-Hartzailearen (IEPH) metodologia erabiltzea aukeratu da bi helburu betetzeko asmoz: batetik, bertsolaritzan ikertu beharreko edukien eta lehentasunen definizioan legitimotasun gehiago lortzeko; eta bestetik, bertsolaritzari buruzko hausnarketara pertsona gehiago hurbilarazteko.

Prozesuari buruz:

  • Euskal Herriko Unibertsitateko parte hartzeari buruzko aditu baten aholkularitza izan du: Zesar Martinez.
  • 2011 urtean hasi eta 2013an bukatu zen.
  • Euskal Herri osoan zehar zabaldu da: Herrialde guztietako Bertsozale Elkarteak eta bertsozaleak hartu dute parte.
  • 135 parte hartzaileekin egindako 23 tailer-bilkura egin dira.
  • 13 ikerlari elkarrizketatu eta jasotako edukiei buruzko iritzia eskatu zaie.
  • Edukiak Euskal Herri eta Herrialde mailako 17 langile eta 10 borondatezko taldekidek landu dituzte.  

Ikerkuntza Plana

Edukiari buruz:

  • 5 Lurraldeetako sintesietan: 130 ekarpen jaso dira.
  • Euskal Herri mailako sintesian: 73 proposamenetan laburtu dira.
  • 47 ikerketa proposamen, 10 ataletan banatuta.
  • 26 egitasmo-proposamen, bertsozale elkarteko 3 sailetan banatuta (sustapena, transmisioa eta ikerkuntza).
  • Proposamen bakoitzari egindako oharrez gain, beste 76 ohar jaso dira, atal bakoitzari dagozkionak eta orokorrak.
  • Lehentasunezko 11 ikerketa-proposamen zehaztu dira.

 

Gehiago...