Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

UPV/EHU Uda Ikastaroak

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroek elkarlanean antolatzen dute Bertsoa Unibertsitatean zikloa. Bost urtetarako elkarlana adostua dute Mintzolak eta UPV/EHUko Uda ikastaroetako zuzendaritzak.

Hainbat ikerlari ari dira bertsolaritza eta ahozkotasuna ikuspegi ezberdinetatik aztertzen, eta ziklo eta jardunaldion helburua da gai horien transmisioa egitea eta etorkizuneko ikerketak abiatzeko hari muturrak ematea.

Bertsoa Unibertsitatean 2015_Andoni Egana

2017ko ikastaroa abuztuaren 24an eta 25ean izango da: Bertsolarien Kantaera eta Sormena izango ditu gai.

Hiruna hizlari izango dira egun bakoitzean, eta jardunaldia biribiltzeko mahai-ingurua izango da amaieran. Bertsolarien kantaeraz ariko dira lehen egunean Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio, eta bigarren egunean bertsolarien sormena izango da ardatz, Eñaut AgirreOihana Iguaran eta Jon Martin gidari direla. Hizlari horietako hiru, Agirre, Aizpurua eta Iguaran bertsolaritzaren inguruko doktore-tesiak gauzatzen ari dira, UPV/EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzei, Mikel Laboa Katedrari eta Mintzola Ahozko Lantegiari esker. 

Aurreko edizioak

2014an antolatu zen lehenengo aldiz. Hiru ikastaro eskaini ziren. Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremanen berri eman zen hiruretan: Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan, Bertsolaritza eta beste sorbideak eta Bertsolaritza eta gaurko gizartea.

Bertsoa Unibertsitatean 2014

  • Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan
  • Bertsolaritza eta beste sorbideak
  • Bertsolaritza eta gaurko gizartea

2015ean bigarren aldiz antolatu zen Bertsoa Unibertsitatean. Bi ikastaro eskaini ziren. Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan ikastaroa, arreta batez ere kantagintzan jarriz, eta Bertsolaritzaren bidegurutzeak izenekoa, bertsolaritzaren erronkei hiru talaia ezberdinetatik begiratuz: ideologiaren esparrutik, transmisiotik eta ikerkuntzatik.

Bertsoa Unibertsitatean 2015

  • Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkuntza arautuan
  • Bertsolaritzaren bidegurutzeak

2016ko uztailean izango du bertsolaritza ere izango da UPV/EHUko Uda Ikastaroetan: Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketaren harira aste osoko jardunaldiak izango dira Miramar jauregian.

Europa bat-batean

  • Kantu inprobisatuen deskribapenak
  • Kantu inprobisatuen transmisioa
  • Kantu inprobisatua eta generoa
  • Kantu inprobisatua munduan
  • Kantu inprobisatua eta hizkuntza gutxituak