Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian dauden ikerketak

Bertsolaritza ardatz duten ikerketak martxan dira, denak ere bertsolaritzaren baitako gai ezberdin bat landuz.

Doktoregai tesiak

Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean :: Eñaut Agirre Goia

Garai bateko bertsolarien eta egungoen ahozko ezaugarriei erreparatuko die Agirrek. "Xenpelar, Txirrita eta Maialen Lujanbio bertsolarien ezaugarri horiek aztertu nituen. Hasieran espero litekeena baino alde gutxiago dagoela ikusi dut, eta horrek beste bide batzuk irekitzen ditu: ezaugarri horiek gehiago zehaztu beharra eta beste bertsolari batzuk ere aztertzekoa".

Bertsoaren Agenda. "Agenda setting"ak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina :: Oihana Iguaran Barandiaran

Hedabideek sortzen duten albistearen eta bertsoaren baitan sortzen den diskurtsoaren arteko harremana ikertuko du: "komunikazioan agenda setting izena duen teoria aplikatu nahiko nuke, bertsogintzan ikusteko diskurtso horrek nola heltzen dion aktualitateari".

Bertsolaritzaren prosodia :: Ainhoa Aizpurua Insausti

"Prosodia da hizkuntzaren musika, ahozkotasunaren funtsa: erritmoa, entonazio-egiturak, intentsitate aldaketak... hartzen ditu bere baitan eta hori bertsotan nola sortzen den aztertuko dut. Eta, era berean, bertsoak berak euskararen prosodiari buruz agertzen duena behatzea".

Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea :: Miren Artetxe Sarasola

Iparraldeko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza portaera eta, batez ere, horren gainean gazteok duten diskurtsoa aztertu du eta bertso-eskolak horretan duen eragina. "Bigarren fasean, bertso mundura begira jarri naiz. Bertsolaritzak berak badu hizkuntza ideologia bat eta ideologia horren baitan sozializatzen da bertso-eskolan dabilena".

OHOLTZA: ahozko inprobisazioan zeharkako ibilbidea: irudia eta hitza. Bertsolariaren prozedura artistikoa eta bere ahozko iruditeria pertsonal, kolektibo eta plastikoaren ikerkuntza eta praktika artistikoaren azterketa :: Beñat Romera del Cerro

Oholtza bertsolariari jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa da, pie­za-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira. Bertsolariak abestu duen unean ber­tan hitzekin sortzen duen bertsoaren pareko prozesuak dira. Oholtza bertsoa sortzeko sormen-prozesuaren harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan, bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da.

Lan monografikoak edo master amaierakoak

Bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik :: Ane Labaka Mayoz

Gorputz Heziketako aktibitateen didaktika bertsogintzaren didaktikaren zerbitzuan :: Xumai Murua Berra

Oiartzungo bertsolarien kantaera: analisi musikologiko konparatiboa :: Itziar Navarro Ibáñez

 

Orain arte garatutako ikerketa gehiago behatu nahi izanez gero, sartu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren liburutegira