Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bertsolaritzaren Ikertegia

Euskarak berezko duen ahozko tradizioa da bertsolaritza, bere baitako ekosistema antolatzen jakin duen ahozko kultur sorkuntza eta hizkuntza gutxituen ikuspegia berezko duen kultur mugimendua.

Mugimendu gisa euskara biziberritzeko arnasgune garrantzitsua da bertsolaritza. Ahozkotasunean, kulturgintzan eta, azken finean, euskalgintzan eragin zuzena du bertsolaritzaren osasunak eta, belaunaldiz belaunaldi transmititu eta garaira egokituko bada, ikerketa ezinbestekoa da.

Mintzola Ahozko Lantegiaren muina da bertsolaritzaren ikertegia. Hala, ikerketak bultzatzeko, aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie ikertzaileei eta baita ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu ere. Era berean, ikerketa horien zabalkunderako plazak ahalbidetzen ditu Mintzolak. Jardun horretan, hainbat erakunderekin aritzen da elkarlanean.

 Bertsolaritzaren ikertegia