Albisteak

"Mugaminak", ostiralean Zinemaldian ikusgai

2016/09/14

"Europa bat-batean" egitasmoan grabatu ziren irudietako asko, han parte hartu zuten inprobisatzaile zipretarren lekukotasunak biltzen baititu ikus-entzunezkoak, besteak beste. Amets Arzallusek gidatuko gaitu Zipre banatzen duen harresiaren alde bateko eta besteko istorioetan barrena, Euskal Herriko muga eta gatazken inguruko hausnarketa ere eraginez.

Datorren astelehenean amaituko da eskariak egiteko epea

2016/09/05

Bertsolaritzaren ikerketa sustatzeko bi ikerketa kontratu dituzte esleitzeko Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskararen eta Ikerketaren arloko errektoreordetzek. Era berean, lehen bi erakundeek 2.000 euroko hiru proiektu sari eskaintzen dituzte.

Mexikon egin den kantu inprobisatuaren topaketan izan gara

2016/09/01

"Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas troveros y versadores" topaketa izan da Mexikon abuztuaren 14tik 27ra. Mintzolari egin zaion gonbidapena onartuta, Nerea Ibarzabalek, Ane Labakak eta Irati Majuelok hartu dute parte.

Cante de Poetas jaialdian izan da asteburu honetan Mintzola

2016/07/19

Aitor Mendiluze eta Eli Pagola bertsolariak izan dira Malagako Villanueva de Tapia udalerrian ospatutako ekitaldian. Olatz Mitxelena joan da itzultzaile lanak egitera.

Albiste gehiago  »